Esta es la web oficial del grupo de "humor radikal basto" de Laudio – Llodio (Araba) llamado: JOSE LUIS NO ME MIRES CON EL OJO DE CRISTAL, creadores del PIRULO TXOU, un espectáculo multimedia de humor fácil y barato.
Desde sus comienzos en 1989, esta banda de absurdo-rock, versionea disfrazados canciones conocidas cambiándoles las letras por otras donde prima el cachondeo por encima (y por debajo) de todo. ______
_______________ pirulotxou@yahoo.es

sábado, 1 de mayo de 2010

WWW.AIARALDEA.COM KOMUNIKAZIO LEIHOA

Urte gutxitan, Aiaraldeko biztanleen ia erdia euskalduna izatea lortu dugu. Hala ere, gaur arte, ez dugu izan euskaraz egunez egunekoaren berri izateko aukerarik.

Gu horri buelta ematera gatoz, euskara azalera ekartzera. Telebista, klipak, ikus-entzunezko erreportajeak, audioak, idatzizko albiste arin eta azkarrak, elkarrizketak, kultur ondarearen txokoa, foroak, blogak… hori guztia eskaintzera gatoz, hurbiletik, herritik eta herriarentzat. Euskaraz.

Aiaraldean jaio, lan eta bizi garen herritarren talde bat gara. Amurrion, Artziniegan, Arrankudiagan, Arespalditzan, Laudion, Orozkon, Okondon eta Urduñan bizi gara. 18 eta 36 urte bitarteko ia 50 lagun ari gara lanean: bideo editoreak, kameralariak, elkarrizketatzaileak, hizkuntza zuzentzaileak, kazetariak, web masterrak, argiztapen eta audio teknikariak... Modu asanblearioan eta lan-taldean lan egiten dugu.

Aiaraldeko komunikazio proiektua gara; Aiaraldeko herritarrentzako informazio baliagarria biltzen duen euskara hutsezko interneteko ataria.

Komunikabide euskalduna, modernoa, formatu anizduna, ikus entzunezkoa, eguneratua, parte hartzailea, sare sozialekin integratua, hurbila, irabazi asmorik gabea eta denontzako irekia gaituzu.

Jaio gara eskualdeko agente sozial eta kulturalentzat: Webguneak bideo zainduen bidez emango du haien berri, agente hauen jarduera modu eraginkorrean komunikatuz.

Jaio gara eskualdeko sortzaileentzat: aiaraldea.com-ek arreta berezia eskainiko die eta haien lana ezagutzera emateko bide ezin hobea izango da.

Jaio gara eskualdeko kazetari, bideogile, argazkilari, grafista eta web programatzaileentzat: aiaraldea.com proiektu irekia izanik, hauei guztiei haien bokazio, ardurak eta zaletasunak garatzeko aukera eskaintzen die.

Eta jakina, jaio gara eta biziko gara Aiaraldeko herritar guztientzat: Informatuta egoteko bidea izateaz gain, eduki aberats eta entretenigarriak eskainiko dizkie aiaraldea.com-ek. Eta bestalde, gainontzeko herritarrekin eta agente kultural eta sozialekin harremanetan jartzeko modua izango da ere bai.

www.aiaraldea.com

1 comentario:

INDICE DEL BLOG

INDICE DEL BLOG
Esto no pretende ser un mal chiste. Haz click en la foto...