Esta es la web oficial del grupo de "humor radikal basto" de Laudio – Llodio (Araba) llamado: JOSE LUIS NO ME MIRES CON EL OJO DE CRISTAL, creadores del PIRULO TXOU, un espectáculo multimedia de humor fácil y barato.
Desde sus comienzos en 1989, esta banda de absurdo-rock, versionea disfrazados canciones conocidas cambiándoles las letras por otras donde prima el cachondeo por encima (y por debajo) de todo. ______
_______________ pirulotxou@yahoo.es

viernes, 8 de febrero de 2013

EUSKARAZ ABESTUTAKO MUSIKAREN HISTORIA: "BAGA, BIGA, HIGA..."

Baga, biga, higa...
EUSKARAZ ABESTUTAKO MUSIKAREN HISTORIA
MULTIMEDIAKO HITZALDI-KONTZERTUA
Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta
 
 
Laudio Udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, oso ekimen erakargarria antolatuko du: gure musikaren historiari buruzko multimedia hitzaldi bat, baina musikatu eta kantatua. Eta nork kantatuko du? MIKEL MARKEZ eta EÑAUT ELORRIETA musikari eta abeslariak.
 
"Baga, biga, higa" izena du euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu dituen proiektu hau. Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertuaren bidez, ikus-entzuleari euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini nahi zaio, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.
 
Musikari ezagun horiek izango dira hizlari eta kantari, euskal musikagintzaren mundua barrenez barren ezagutzen eta bizi baitute, eta ez soilik hitzez, kantuz ere islatuko dituztelako "baga", iragana; "biga", oraina eta "higa", etorkizuneko erronkak eta aukerak.
 
Bost ataletan banatu dute euskal musikaren historia:
 
- 60ko hamarkadara artekoa
 
- 60ko eta 70eko hamarkadak
 
- 80ko hamarkada
 
- 90eko hamarkada
 
- 2000. urtetik gaur egunera artekoa
 
Bestetik, hamarkaden arteko lotura eta heldulekutzat musika euskarriak erabili dituzte. Garai bakoitzean erabili den euskarriak informazio asko ematen du aro bakoitzari buruz.
 
Horregatik, euskarririk gabeko garaietatik hasi eta binilo-diskoen aroa (60-70. hamarkadak), Casetten aroa (80ak), CD-en aroa (90ak) eta MP3-en aroa (XXI. mendea) –euskarririk gabeko aro modernoa– jorratu ditugu.
 
Emango diguten hitzaldiak parte-hartzaile eta ludikoa izatea du helburu, eskola magistraletatik urrun, pasioz bizi den mundu honi begirada propioa emateko eta ikus-entzuleekin partekatzeko.
 
 
Emanaldi itxia izango da, leku mugatuak beraz, ondare musikalaren transmisioa delako helburua eta ez plaza bat jendez betetzea. Horregatik areto itxi batean egingo da eta sarrerak aldez aurretik erosi beharko dira (emanaldi egunean ezin izango dira erosi).
 
Hauek dira jakin beharrekoak:

EGUNA: Martxoak 10, igandea
 
ORDUA: 17:00etan
 
TOKIA: Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeko Zine Aretoan.
 
SARRERAK: Euro batean salduko dira Udaletxeko Euskara Arloan. Erosteko azken eguna: martxoak 7, osteguna. Atean ez da sarrerarik salduko.
 
Amaitzeko, ikus hitzaldia eman, musikatu eta kantatuko dutenen laburpentxo bat:
 
 
EÑAUT ELORRIETA
(Gernika, 1975)
 
Umetan Lugarri taldeko abeslaria eta gitarra-jotzailea izan zen; gaztetan erromeriatan aritu zen Zabaleta Band taldearekin, gitarra-jotzaile izan zen Mikel Urdangarinen lehen bi diskoetan eta 2000. urtetik Ken Zazpi taldeko abeslaria, gitarra eta konposatzailea da. Fisikan eta Ingeniaritzan lizentziatua, hamarkada batez ikastoletan irakasle lanetan aritu da DBHn eta DBHOn.  “Euskal Kulturgintzaren Transmisioa” graduondokoa egin zuen HUHEZIn. Gaur egun musika da bere ogibidea.
 
 
MIKEL MARKEZ
(1971, Errenterian)
 
Hamabost urterekin hasi zen gitarra jotzen eta lehen kantuak egiten, jendaurreko saioak eskainiz. 1989an grabatu zuen lehen maketa, 1991n lehen diskoa (Eta etorri egin zait...), eta ordutik beste zortzi disko eta zuzeneko hainbat ikuskizun sortu ditu Pako Aristi idazlearekin batera. Kantaldietan ez ezik, uhinetan ere entzun dugu bere ahotsa, Herri Irratian esatari aritu baita 16 urtez, eta gaur egun Euskadi Irratian "Kaja Beltza" irratsaioa zuzentzen baitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INDICE DEL BLOG

INDICE DEL BLOG
Esto no pretende ser un mal chiste. Haz click en la foto...